XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Peter Kline-k dionez, integrazioa da ikaskuntzako unerik garrantzitsuena, inputa nonahi lor bait daiteke.

Ikasleek beren standar propioak lortu behar dituzte eta ez taldearenak.

Ezagutzen ez duten guztia auzipean jartzeko moduan gidatzen dira ikasleak.

Ikasleek arazo akademikoak dituzten aldi berean arazo pertsonalak ere badituztela aitortzen da eta, horregatik, dakitena eta sentitzen dutena integratzeko astia eman behar zaie, eta horrela tajuz eramango dituzte beren gorputzeko aldaketa kimiko eta fisiologikoak.

Horregatik, beren garapenerako gorabehera guztiak euren artean komenta ditzatela gomendatzen zaie.

Horretarako, ikaskuntz prozesuaren barnean gorabehera horiek eztabaidatzeko uneak ezartzen dira.

Kline-rentzat funtsezkoa da sinistea jendea sortzaile izango dela sormena estimatzen duen gizartean.

Ikasleak ikusten duenean irakasleek arazoei irtenbide emateko beste ikasleengan eta berarengan uste ona dutela, fidatu egiten da.

Haur atzeratuei erakutsi nahi zaienean, sugestopediara jotzen du Kline-k.

Lozanov-ek frogatu du ikaskuntza azkartu egiten dela sugestopediaren bitartez.

Haur atzeratuei irakastekoan bada, besteak beste, oso kontuan hartu beharreko zera bat: ahalik eta gehien azkartu behar da ikaskuntza.

Batzuk arazo neurologikoak edo fisikoak dituztelako eta bestetsuk ikasten ari zireneko ingurugiroko akatsak zirela eta, beren inguruko gizartearen aginduek araututako munduan lan egiteko gauza ez direla nabarmendu duten umeekin jardutea da kuestioa.

Peter Kline-k ikusi du haur atzeratuak ikasaio sugestopedikoetan gauza izan direla lehen ikasten ari zireneko arazoak gainditzeko eta maila altua iristeko.

Robert, esate baterako, eskola batean gai akademiko funtsezkoak menderatzeko eginahalak egin ondoren Thornton-era iritsi zen.

Lanean saiatu arren eta ohizkoaz kanpoko laguntza ematen zitzaion arren, laugarren mailakoen parean zegoen, zortzigarren mailara heldua zen baina.

Thornton-era heldu zen eta ez zitzaion ezer berezirik eskaini, beste inori eskaintzen ez zaion bezala, eta hango girora jar zedin eta lagunekin asentatu arte itxoin zuten.

Eskolara iritsi eta handik hiru urtera azterketa bat egin zioten eta emaitzak bere taldekoen mailakoak edo zenbaitetan hobeak izan ziren.

Peter Kline-k, oker ez banago, esan dudan bezalako kasu asko aipatu zituen.

Zenbait askoz dramatikoagoak ziren eta, ondorioz, konplexuagoak ere bai.

Baina horrelako pasadizoak kontatzen segi baino nahiago dut Peter Kline-k haur atzeratuen hezkuntzaz duen ikuspegia aztertu.

Bi arazo ikusten ditu funtsean.

Bata eskolara joan nahi ez duten umeena da; hauei eskolara joaten ez jarraitzeko gomendatzen zaie, ezin bait daiteke ikaskuntzaren zati izan umeak nahi ez duen zerbait egitea.

Aukera egiterakoan kanpoan uzten dira haur hauek.

Baina badira beste batzu joan nahi dutenak, eskolak erakartzen dituenak, onenean, besteak beste leku batzutan baino errazago manipulatuko dituztelakoan.

Horrelako ikasleekin gertatzen da, ikasturtea aurreratu ahala, handitu egiten direla eskolarekin eta beste ikasleekin dituzten liskarrak.

Erabakia hartu beharrean daudela dakitelako da hori: edo aldatu egin behar dute edota aldatu behar dutela buruan sartu nahi dietenei amore ez ematen ahalegindu .

Peter Kline-k uste du ikasle hauek beren burua aldatu nahi dutela, baina aldaketa horretan aurrikusten duten etorkizunaren mehatxua hain da larria ze beldurraren eraginez ez bait dute onartzen.

Kline-ren aburuz, ikasle hauek superbizitzeko, jarrera ezkorrak eta beren jokabideak alde batera uztera behartuko dituen ingurugiroaren eraginari bakarrik erantzungo diote.

Lehenengo eginbeharra, beraz, horrelakoetan beldurra kentzea da.

Bigarren egitekoa ikaskuntzako atzerapenaren jatorri posibleak arakatu eta bilatzea da.

Arazoak dituen ikasle bakoitzaren ikerketa egin behar da.